ZOZKETAK - Berdingabea zara!

Atal hau bizitzari ukitu berezia ematen dioten pertsonei dedikatua dago, ateak zabaltzen dizkigutenei eta bidea errazten digutenei, alegia. 

Norbait bururatzen bazaizu, omenaldi txikia egitea merezi duen pertsonaren bat, gurekin partekatzera gonbidatzen zaitugu. Agian bere izaera duzu gustuko, edo bizitza ikusteko duen modua, bere gaitasunak, zurekin edo inguruko pertsonekin erlazionatzeko modua, edo buru osasunarekin duen konpromisoa. Omenaldiak buru osasunarekin lotura badu, hobe! ;) 
 
Anima zaitez testu labur bat bidaltzera eta zozketa ederretan hartuko duzu parte: bazkari edo afariak Donostiako Gandarias eta Lete jatetxeetan, edo egonaldiak Espainiako landetxeetan. 
 
Zuen ekarpenak atal honetan argitaratzen joango gara!!
 

►Oso erraza da parte hartzea...

  • Omendu nahi duzun pertsonari buruzko testua bidali. Azalpen laburra izan daiteke, pertsona horrengandik gehien gustatzen zaizuna aipatuz. 
  • Pertsona horren izena jartzearekin (abizenik ez dugu behar) nahiko da, eta zurekin zein harreman duen ere jarri (senidea, laguna, lankidea, bizilaguna... edozer!)
  • Idatziguzu info@agifes.org helbidera.
  • Adierazi zure datuak zozketetan parte hartu nahi baduzu: izena eta abizena, emaila eta telefonoa (Lasai, ez ditugu zure datuak argitaratuko: zozketa kudeatzeko dira soilik. Bakarrik zure izena edo, nahiago baduzu, ezizena argitaratuko dugu) 
  • Oinarrizko irizpideak betez gero, zuzenean zozketetan sartuko zara. ZORTE ON!!!