Omenaldiak

Atal honetan, bizitzari ukitu berezia ematen dioten pertsonei egindako omenaldiak jasoko ditugu. Agian bere izaera duzu gustuko, edo bizitza ikusteko duen modua, bere gaitasunak, zurekin edo inguruko pertsonekin erlazionatzeko modua, edo buru osasunarekin duen konpromisoa

Araceli
2017/09/06

Nire bizitzan dagoen pertsona berezia nire alaba Patricia da. Bihotza pozez betetzen didan irribarre hori gabe ezingo nioke nire senarraren buru gaixotasunari aurre egin. 

Lander
2017/08/16
 
Mila esker K-pop musikari, edo pop korearrari, musika bizkorragoa eta dinamikoagoa izan daitekeela erakusteagatik. Bereziki Ada, Twice eta Girls Generation taldeei, ez bakarrik kanta eranskorrengatik, neskak xarmangarriak eta ederrak ere badirelako baizik. Dena positiboagagoa eta alaiagoa da beraiei esker. 
 
PD: K-pop musikaren hiru talde hauen kanta bat entzutera animatzen zaituztet. 
 
Amaia
2017/07/14
Nire txaloa eta esker ona nire aitarentzat da. Azkeneko aldiz gaixotu nintzenean, erretiratu berri zegoela eta ni gurasoen etxera bueltatzen maitasun-porrot baten ondoren, bere laguntza osoa eskaini zidan. Une zailetan lagunik gabe geratu nintzenean, nirekin egon zen egunero etxetik atera gabe gera ez nedin eta prestakuntza laborala jasotzera ere animatu ninduen. Ohar hau idazten dut orain, iktusa sufritu ondoren, ni naizenean berari laguntza ematen dioen pertsona. Eskerrik asko Jose Mari eta eutsi gogor!
 
Gemma
2017/11/06

Nire anaia Iñaki maitea, milioi bat aldiz eskertzen dizut Guadalajaratik etortzea nik bihurrikeriaren bat egiteko etxetik alde egiten nuen bakoitzean. Kotxez etortzen zinen ziztu bizian zure bizitza arriskuan jarriz. Elkarrekin geundenean animatu eta musukatu egiten ninduzun, eta zure pazientzia amaigabearekin eta anaiarteko maitasunarekin entzuten zenidan. Biok urte asko bizitzea espero dut. Beti izango zara heroi bat niretzat. 

Jose
2017/08/16

Nire iloba Maialeni berarekin egon naizen momentuengatik. Lasaitu egin naute momentu horiek, eta arazoetaz ahaztuarazi didate. 

Orriak