Richard Oribe, nire idoloa

Jose Antonio
Osteguna, 2017, Uztaila 13
Nire omenaldia Richard Oriberi luzatzen diot, 1974an Donostian jaiotako nire idoloa. 
 
Garuneko paralisi baten ondorioz igerian hasi zen eta zaletasun horrek 6 Joko Paralinpikoetan parte hartzera eraman dio. Bertan, 9 urrezko, 5 zilarrezko eta bi brontzezko domina irabazi ditu. 
 
2009an, kirol merituaren urrezko domina ere eskuratu zuen kirol-batzorde nazioanalaren eskutik. 
 
Bere biografia idatzi dizuet egunen batean Donostiako Urrezko Danborra jaso dezala nahi dudalako. Asko merezia duela uste dut, meritu ugari egin dituelako eta danborra eman nahi izan ez diotelako, nahiz eta bere zaleek sinadura mordoa bildu.