Atal honetan, bizitzari ukitu berezia ematen dioten pertsonei egindako omenaldiak jasoko ditugu. Agian bere izaera duzu gustuko, edo bizitza ikusteko duen modua, bere gaitasunak, zurekin edo inguruko pertsonekin erlazionatzeko modua, edo buru osasunarekin duen konpromisoa.
Uda honetan nire parteak, ospitaleratzeak etabar irakurtzen aritu naiz. Garai hartan zer pertsona nintzen jakiteko beharra nuen. Errenteriako Buru Osasun Zentroko profesionalei esker dakit zer gertatu zen eta zer gertatuko da. Haiek nire bizitza erraztu didate.