Atal honetan, bizitzari ukitu berezia ematen dioten pertsonei egindako omenaldiak jasoko ditugu. Agian bere izaera duzu gustuko, edo bizitza ikusteko duen modua, bere gaitasunak, zurekin edo inguruko pertsonekin erlazionatzeko modua, edo buru osasunarekin duen konpromisoa.
Nataliari, nire lagun handiari, omenaldia egin nahi diot. Gaur egun, nire lagunik onena da, eta nitaz gehien arduratzen den pertsona. Horregatik, omenaldi txikia egin nahi diot.