Omenaldiak

Atal honetan, bizitzari ukitu berezia ematen dioten pertsonei egindako omenaldiak jasoko ditugu. Agian bere izaera duzu gustuko, edo bizitza ikusteko duen modua, bere gaitasunak, zurekin edo inguruko pertsonekin erlazionatzeko modua, edo buru osasunarekin duen konpromisoa

Jose Jaime
2017/06/13
Mila esker, ama, babesa emateagatik eta ni hainbeste maitatzeagatik. Zuri esker munduarengandik ezkutatu nintzen, nire mamuen ondorioz. Eskerrik asko benetako ama bat izateagatik. 
 
Mundu honetan ez egon arren, bizitzan hobeto tratatu, maitatu eta jasan nauen pretsona zara. Zure falta oso nabaria da nire bizitzan eta horregatik idazten dizut: zuk jakitea nahi dudalako.  
 
Cristina
2017/06/20

Eskerrik asko nire ahizpei, Piliri eta Ainhoari, euren baldintzarik gabeko laguntzarengatik. Hor daude beti niretzat, behar ditudan bakoitzean, eta hori eskertzekoa da. Beti daude ni zaintzeko prest eta nire buruko gaixotasunaren garapenean interesa hartzen dute. 

Arkaitz
2017/06/20

Nire esker ona Errenteriako Buru Osasun Zentroan egunez egoten diren terapeuta, erizain eta profesionalei, baita nire amari ere, momentu txarretan ematen didaten laguntzarengatik. Mila esker guztiei sostenguarengatik eta pazientziarengatik. 

Josetxo
2017/06/20

Omenaldi hau Lurdesentzat da, nire arrebarentzat. Nik, Josetxok, eskerrak ematen dizkizut maitasunaz eta pazientziaz zaintzen nauzulako. Nire ardura zure gain hartzen duzu, janaria egiten didazu, arropa garbitzen duzu, psikiatrara nirekin joaten zara nik joan nahi ez dudanean... eta lorategia arreta eta zehaztasun handiz zaintzen duzu

Yolanda
2017/06/21
Errenteriako Buru Osasun Zentroko langileei eskerrak eman nahi dizkiet (Buru Osasunaren Palace Hotela deitzen diot nik) ematen diguten tratu onagatik. Bereziki, Goizeko Unitatean lan egiten duten hiru terapeutei eman nahi dizkiet eskerrak: Jaione, Cecilia eta Virginia, gurekin duten pazientziarengatik eta ematen diguten laguntzarengatik. 
 
Cecilia, eskerrik asko bihotzaren dantza erakusteagatik, asko lasaitzen nau gauero. Espero dut laster bueltatzea lanera eta dena ondo joatea.  
 

Orriak