Atal honetan, bizitzari ukitu berezia ematen dioten pertsonei egindako omenaldiak jasoko ditugu. Agian bere izaera duzu gustuko, edo bizitza ikusteko duen modua, bere gaitasunak, zurekin edo inguruko pertsonekin erlazionatzeko modua, edo buru osasunarekin duen konpromisoa.
Eskerrak eman nahi dizkiot nire bizilagun Fernandiri, beti ni entzuteko prest dagoelako eta ni ikusteko prest gaixo edo urduri jartzen naizenean edo haserretzen naizenean... Badakit bere etxean sartu naitekeela, eta berak esaten dit "Estrella, honetaz edo horretaz konturatu zaitez...", eta hitz egin ondoren lasaiago geratzen naiz. Oso garrantzitsua da behar dudanean beregana joan naitekeela jakitea, familiakoa izango balitz bezala.