Zumbathon

 

Aurten, lehen aldiz, Amara Wellnesek eta Agifesek Zumbathon saioa egin dute, Buru Osasunaren aldeko Master Class Solidarioa. Zumba praktikatzea gustuko zutenek edo dantza latinoen eta ariketa aerobikoen artean dagoen kirol hau probatu nahi zutenek, bi orduko ekitaldi honetara gerturatu ziren. 5 MILIA Buru Osasunaren alde lasterketa solidarioan gure elkartearekin elkarlanean aritu ziren Amara Wellness fitness zentroko profesionalek zuzendu zuten oraingoan ere zumba saioa. 

Topaketa ekainaren 3an, larunbatean, izan zen Donostiako Pío Baroja kiroldegian 17:00etatik 19:00etara. Edozein adin, sexu eta egoera fisikoa zuen jendeak hartu zuen parte eta 12 urtetik beherako ume eta gaztetxoak doan aritu ziren, heldu baten laguntzarekin. Ehun kirolari inguru bildu genituen eta lortutako etekinak, 10 euroko sarrerak aldez aurretik erosita edo 12 eurokoak ekitaldiaren egunean bertan, Agifesera bideratuak izan ziren.