5 MILIA 2014

Ia 1.000 pertsonak parte hartu zuten 2014ko irailaren 28an Donostian izan zen 5 MILIA Buru Osasunaren Alde III. Lasterketa Solidarioan, buru gaixotasuna duten pertsonen kolektiboari babesa emateko. Korrikalari zein 'roler' edo patinatzaileei zuzendutako proba honek ibilbide aproposa du bai kirolari hasiberrientzat eta bai eskarmentu handikoentzat ere. Zehazki, korrikaldi egokia da hau udazkeneko lasterketa denboraldirako prestatzeko.
 
Lehiaketaren helburuak dira buru osasuna zaintzearen garrantzia azpimarratzea, buru gaixotasuna duten pertsonen eta horien senideen kolektiboa ikusaraztea eta buru gaixotasunaren inguruan dauden beldur eta aurreiritziak gainditzen laguntzea. Gainera, lasterketarekin lortutako etekinak gaixotasun psikikoa duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzera zuzendutako ekintza eta egitasmoak gauzatzeko erabiltzen dira.

Mila esker III. lasterketan parte hartu duzuen guztioi eta zeuen ekarpena egin duzuen pertsona, enpresa eta entitate guztioi! Ekitaldi bikaina sortu dugu denon artean, eskerrik asko bihotzez!

2015ean ikusiko dugu berriro elkar!

Azken lasterketako bideoa