Lan sarituak 2013

BURU OSASUNA FOKATU II. argazki lehiaketako lan sarituak aurkezten dizkizuegu. Aurten ere oso pozik gaude partaidetza mailarekin, eta gure eskerrik beroenak eman nahi dizkizuegu parte-hartzaile guztiei buru osasunaren ikuspegi anitz gurekin partekatzeagatik. Oso esperientzia emankorra izan da! Mila esker guztioi!

Enrique Castelo Fernández
2013/10/07

Lehendabiziko saria Enrique Castelo Fernándezen 'Aurrera egitea' izeneko argazkiarentzat da, bere mezuarengatik eta kalitate teknikoarengatik. Irudiak emakume batek egiten duen barne lana trasmititzen digu, bere trabak nola gainditzen dituen erakusten du. Egunerokoan denok pasa behar dugun prozesua da hori, alegia. Zorionak Enrique!

María Paula Fontana
2013/10/06

Bigarren saria María Paula Fontana Guiñazurentzat da, bere 'Bideak amesten' ('Soñando caminos') lanarengatik. Amesten eta aurrera begira jarraitu behar dugula gogorarazten digu argazki eder honek.

Egileak honela laburbiltzen du bere lana: “Bideak Amesten ametsen inguruko lana da. Denok dugun eta erabili behar dugun eskubide horri buruzkoa da: amestea, hain zuzen; zerbait hobea imajinatzeko, desiratzeko eta itxaroteko eskubidea. Etorkizun zoriontsu batera, bizitza oparoago eta osasuntsuago batera, iristeko bidea topatzearen eskubideaz mintzatzen da argazkia. Bizitzak eskaintzen dizkigun gauza txikiez disfrutatzeko eta gure buruarekin eta inguruarekin gustura sentitzeko aukera ematen digun bizitza, alegia. Irudi honek bidea aurkitzearen garrantziaz hitz egiten du, baina baita ibilbidea gozatzeari buruz eta inguruan duguna estimatzeko gai izateari buruz ere”.

María José Ruiz Teruel
2013/10/05

María José Ruiz Teruelek eskuratu du hirugarren saria 'Elkarrekin, aurrez aurre, bi baino gehiago garelako' izenburudun argazkiarekin ('Porque juntos, frente a frente, somos más que dos'). Irudi polit honek elkarri laguntzearen eta bizitzako egunez eguneko bidea partekatzearen garrantzia erakusten digu.