1. saria: 'A pesar de todo'

Jimmy Guzmán Osorio
Asteazkena, 2014, Urria 1

Lehenengo saria Jimmy Guzmán Osorioren 'A pesar de todo' argazkiari eman diogu. Horrela deskribatzen du egileak:

"Burua tximeleta balitz bezala ulertzen dut..."

Izaki hauskorra eta sentibera, munduak erraz zapal dezakeena. Alabaina, bere hegoekin mudu hori zeharkatu eta esploratzeko gaitasuna du. 
 
Lan honek gure hegoak apurtuta daudela sinesteari uko egiten dio; haurrek munduari so egiteko duten modu dizdiragarriaz hitz egiten digu; beharbada, ahaztu egin genuen hori hazi ginenean.
 
"Esperantzaz mintzatzen da obra hau; geure irudimenak eskaintzen dizkigun hegoak deskribatzen dizkigu". 

Facebooken boto gehien jaso dituen irudia izateaz gain, bere orijinaltasun, kalitate tekniko eta mezu baikorrarengatik hautatu dugu. Zorionak Jimmy!