Buru Osasunaren definizio berria

Mezu hau zuretzat da, guztiontzat…

Imajina dezakezu guztiok goza dezakegula Buru Osasunaz?

Egia esan, Buru Osasuna ez da berezkoa dugun ezaugarri bat. Denok zaindu eta landu behar dugu, eta are gehiago garaiotan...

Buru Osasuna pauso, helmuga eta keinu txikien bidea da guretzat.

Jakin nahi al duzu nola ulertzen dugun Buru Osasuna? Ikus ezazu bideo hau!

 

Guztiontzat baliagarria den eta denon eskura dagoen Buru Osasuna...

Osasunaren Munduko Erakundeak onartzen duenez, ez dago Buru Osasunaren definizio ofizialik. Ezberdintasun kulturalen, ikuspegi subjektiboen eta teoria profesionalen araberako interpretazio ugari daude. 
 
Hala ere, teorikoek bat egiten dute puntu jakin batean: aitortzen dute “buru osasuna” eta “buru gaixotasuna” ez direla kontrako kontzeptuak. Hau da, buru nahasmendu jakinik ez edukitzeak ez digu bizi-kalitate ona izatea ziurtatzen. Eta alderantziz, buru gaixotasunen bat edukitzek ez du eragozpena izan beharrik bizi-kalitate egoki batez gozatu ahal izateko.
 
Beraz, ikus dezakegu Buru Osasuna guztioi eragiten digun gaia dela. Eta guztioi komeni zaigula zaintzea, diagnostikoren bat eduki ala ez. Horregatik, Buru Osasunaren definizio berria sortzera animatu gara Agifesen. Eguneroko aurrerapauso txikiak nabarmendu nahi ditugu eta, horretarako, guztiontzat baliagarria izan daitekeen ikuspegia proposatzen dugu.
 
Buru Osasunaren ikuspegi hau proposatzen dizugu:
  • Imajinatu Buru Osasuna, helmuga beharrean, bidea dela. Imajinatu bizitzarekiko jarrera jakin bat dela. Egunetik egunera hobetzeko borondatea, hobeto sentitzeko gogoa, gure zailtasunak gaindituz. 

  • Imajinatu Buru Osasuna gure pentsamenduak zaintzea dela, geure buruari min ez emateko. Imajinatu eguneroko plazer txikiak disfrutatzea dela. 

  • Imajinatu Buru Osasuna dela gure bizitzako hainbat momentu partekatzea, eta bakardadean ezin gaitezkeela hazi jakitea.

  • Imajinatu Buru Osasuna dela inguruko pertsonei entzutea, euren mina ulertzen saiatzea eta, besterik gabe, beren ondoan egotea.

Edozein pauso, txikiena izanda ere, aurrerapausoa da.  Eta norberari edo gainontzekoei eskaintzen dizkiegun keinu txiki horiek hobeto bizitzen laguntzen digute.
 
IMAJINATU BURU OSASUNA GUZTION ESKURA.