5 MILIA lasterketa 2016

5 MILLAS por la salud mental

Buru Osasunaren Alde korrika egin nahi duzu?

Datorren 2016ko urriaren 2an egingo da 5 MILIA Buru Osasunaren alde V. Lasterketa Solidarioa Donostian, eta aurreko urteetan bezala ehunka korrikalarik gurekin bate egitea nahiko genuke, buruko osasun arazoa duten pertsonen kolektiboari babesa eman asmoz. Aurten ere, bi modalitate izango ditugu: korrikalari helduak eta haurrak. Aurrekoetan bezala, ibilbidea, 8 kilometrokoa, aproposa izango da bai eskarmentu handiko kirolarientzat eta bai hasiberriak direnentzat. 
 
Irabazi-asmorik gabeko AGIFES elkarteak antolatu du lehiaketa buru osasuna zaintzearen garrantzia azpimarratzeko, buru gaixotasuna duten pertsonen eta horien senideen kolektiboa ikusarazteko eta buru osasunaren inguruan dauden beldur eta aurreiritziak gainditzen laguntzeko.
 
Anima zaitez gurekin bat egitera eta gonbida itzazu zure lagunak lasterketan parte hartzera! Laguntza txikienak ere asko balio du guretzat.
 
Lasterketarekin lortutako etekinekin gaixotasun psikikoa duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzera zuzendutako ekintza eta egitasmoak gauzatuko ditugu.
 
Eskerrik asko!
 
Lasterketako webgunea: www.5millasporlasaludmental.com
Izen-emateak: www.kirolprobak.com
 
Hona hemen iazko lasterketaren laburpen bideoa:
Eskerrik asko!