Sarituak 2016

V. BURU OSASUNA  FOKATU argazki lehiaketan saritutako irudiak aurkezten dizkizuegu. Eskerrak eman nahi dizkiegu parte-hartzaileei euren ikuspuntuak gurekin partekatzeagatik. Mila esker guztiei!
 
 
Siro Ródenas Cortés
2016/09/16

V. BURU OSASUNA FOKATU lehiaketako lehenengo saria Siro Ródenas Cortések irabazi du,  'Carpe Diem' izenburudun argazkiarekin. Egilearen hitzetan, irudi honek "gogorazi nahi digu denbora asko ematen dugula iraganera lotuta edo etorkizunarekin larrituta", eta "bizitzarekin konektatzen gaituen orainaz gozatzera" gonbidatzen gaitu.

Zorionak!

Ana López Banegas
2016/09/16

Bigarren saria Ana López Banegasen 'Un horizonte por descubrir' argazkiak eskuratu du. Irudi polit honek bizitzaren edertasunarekin konektatzen gaitu, eta hazkunde pertsonalaren bidean sortzen diren esperantza momentuez mintzatzen zaigu.

Eva Sancho Barberà
2016/09/16

Hirugarren saria Eva Sancho Barberà-ri egokitu zaio, 'Con la cabeza en las nubes' argazkiari esker. Egileak Wayne Dyer idazlearen adierazpen batekin azaldu digu bere lana: "Zure bizitzaren egoera zure buruaren egoeraren isla besterik ez da".