Zinema eta Buru Osasuna

 

Animatzen al zara buru osasunarekin erlazionaturiko lau pelikula gurekin ikustera? Agifesek Eibarren eta Donostian egindako Zinema eta Buru Osasuna zineforum zikloaren arrakasta ikusita, berriro ere euren protagonisten buru nahasmendua aztergai duten lau film ikusiko ditugu azaroko astelehenetan. Proiekzioaren ostean, Agifeseko psikologo batek zuzendutako solasaldia izango dugu, buru osasunaren inguruko alderdi anitz aztertzeko. 
 
Zineforum saioa azaroaren 7an hasiko da hainbat Oscar sari jaso dituen 'El lado bueno de las cosas' pelikularekin. Datozen asteetan, Johnny Depp aktorearen ''El amor de los inocentes' amodiozko istorioa, 'Con amor, Liza' komedia dramatikoa eta Beach Boys taldeko abeslariaren biografia den 'Love and Mercy' zinta proiektatuko dira.
 
Donostiako Principe aretoetan, 19:30ean, izango dira emanaldiak.  Sarrera doakoa izango da, baina aldez aurretik, Agifeseko egoitzan edo zinema aretoetan jaso behar izango dira gonbidapenak.