Zinema eta Buru Osasuna Eibarren

Joan den azaroan Donostian eskaini zen Zinema eta Buru Osasuna Zineforum Ziklo arrakastatsuaren ostean, Agifesek proiekzioak Eibarrera eramango ditu. 'Mintzatuz osatu' sentsibilizazio kanpainaren barne antolatutako ekimenaren helburua da buruko osasun arazoak dituzten pertsonekiko enpatia eta gizartearen babesa sustatzeaDonostiako Príncipe zinemetan ikusle ugari bildu zituzten lau filmeetatik, hiruk errepikatuko dute, eta proposamen berria gehituko da: 'El lado bueno de las cosas'.  David O. Russell zuzendariaren komedia dramatiko honek Oscar sarietarako zortzi nominazio jaso zituen eta nahasmendu bipolarra eta obsesibo konpultsiboa lantzen ditu. Ikusleak, pelikularen ondoren, Carmen Clemente psikologoak gidatutako solasaldian parte hartzeko aukera izango du.