Sariak 2019

Agifesen VIII. argazki lehiaketan saritutako irudiak aurkezten dizkizuegu. Eskerrak eman nahi dizkiegu parte-hartzaileei euren ikuspuntuak gurekin partekatzeagatik. Mila esker guztiei!

Ana Becerra
2019/08/30

Agifeseko VIII. argazki lehiaketako lehenengo saria Ana Becerrari dagokio 'Matar al monstruo' argazkiarengatik. Egilearen hitzetan, "seguruaski ez da posible izango emozio negatiboak ezabatzea, baina onartu eta kudeatu ditzakegu eurekin bizi ahal izateko geure bizitzaren kontrola galdu gabe". 

Zorionak!

Joel Soria
2019/08/30

Bigarren saria Joel Soriaren 'El depresivo' argazkiak eskuratu du. Irudi eder honek gaixotasun honekin bizitzearen zailtasuna islatzen du. Izan ere, "hondoratu nahi duen gure izakeraren parte bat da depresioa" egilearen ustez. 

Gabriela Soledad Haberle
2019/08/30

Hirugarren saria Gabriela Soledad Haberleri egokitu zaio ezinegona eragiten digun eta beti gurekin dugun konpainia iluna islatzen duen 'El huésped azul' argazkiarekin.

Gabrielak honela azaltzen du bere lana: "Nire birikek koloreak arnasten zituzten baina orain kolore bakarra senti dezaket. Nire gorputza barnetik apurtzearen errudun naiz".