Kontakizun laburren lehiaketa 2019

Zaila egiten zaigu, askotan, buruko osasun arazo bat dugunean, ahaideei eta adiskideei nola sentitzen garen azaltzea. Depresioaren kasuan, nahasmendu hau tristurarekin edota gogo faltarekin lotzen dute askok, baina arazoa hori baino askoz konplexuagoa eta sakonagoa da.
 
Hori dela eta, Agifesek Kontakizun Laburren VIII. Lehiaketa jarri du abian, nahasmendua pairatzen dutenen sufrimendu psikikoa azaleratzeko eta adierazteko eta, aldi berean, imajinario kolektiboa zabaltzeko helburuarekin.
 

Depresioa nola ulertzen duzun jakitea gustatuko litzaiguke. Istorio baten bitartez adieraztera animatuko al zara?

 
Baliteke erronka erraza ez izatea, baina onuragarria izango da ziur, gure arazoak partekatzea eta ingurukoen laguntza jasotzea bezainbeste. 
 
Zure proposamena irakurtzeko irrikan gaude!
 

Sariak

-- 1. saria: 400 euro eta diploma
-- 2. saria: 200 euro eta diploma
-- 3. saria: 100 euro eta diploma
 
-- Euskarazko Idazlan Onenari Saria: 100 euro eta diploma