Ezagutu gaitzazu

AGIFES (Buru Osasun Arazoa duten Pertsonen eta Senideen Gipuzkoako Elkartea) irabazi-asmorik gabeko entitatea, 1985 urtean sortu zen buru nahasmendua duten pertsonak gizarteratzen eta komunitatean barneratzen laguntzeko; kalitatezko zerbitzuak aldarrikatzeko (gizarte, lan eta osasun arloetan) eta buruko osasun arazo larriak dituzten pertsonen eta senideen bizi-kalitatea hobetzen laguntzeko. Programa pertsonalizatuak eta zentro espezializatuak kudeatzen ditugu buru osasun arazoak dituzten pertsonei osatzen laguntzeko. 

AGIFES FEDEAFESen (Buru Osasun Arazoa duten Pertsona eta Senide Elkarteen Euskadiko Federazioa) eta FEAFESen (Buru Osasun Arazoa duten Pertsona eta Senide Elkarteen Espainiako Konfederazioa) barne dago. Era berean, FEAFES Buru Osasun Arazoa duten Pertsona eta Senide Elkarteen Europako Federazioaren (EUFEMI) kide fundatzailea da, bai eta Eskizofreniaren Mundu Elkartearen (WSF) zein Osasun Mentalaren Mundu Federazioaren (WHMF) kidea ere.

Gainera, AGIFES Gipuzkoako SARGI plataformaren barne dago. Erakunde hori esparru sozialeko 21 entitatez osatua dago.

Gure eginkizuna

Gipuzkoako gizartearen Buru Osasun hobetzeko aktiboki lan egiten dugu, eta buru nahasmendua duten pertsonen eta senideen bizi-kalitatea hobetzea da gure xede nagusia. Zentzu horretan, buru osasun arazo larriren bat duten pertsonen autonomia eta garapen pertsonala indartzeko buru-belarri ari gara lanean, bizitza normalizatua eraman dezaten laguntzeko. Senide eta zaintzaileei ere babesa ematen diegu. 

Era berean, prestakuntza eta sentsibilizazio ekintzak burutzen ditugu, sufrimendu psikikoaren inguruko ezagutza soziala zabaltzeko eta gure kolektiboari eragiten dioten aurreiritziak gainditzeko.

Non aurkituko gaituzu

Morlans Pasalekua, 3 behea

20009 Donostia

Tel.: 943 47 43 37

agifes@agifes.org