Aisialdia eta Denbora Librea

Aisialdi eta Denbora Libreko zerbitzua buru gaixotasuna duten pertsonei laguntzeko programa da. Ekintza desberdinen bitartez, harremanak sendotu eta isolamendua sahiestea da helburua. Programa honetan parte hartzen duten erabiltzaileak espazio fisiko jakin bat dute bertan elkartu eta ekintza desberdinak aurrera eraman ahal izateko. Bestalde, eskura dituzten inguruko baliabide soziokulturalak ere erabiltzen dituzte. Aisialdi eta Denbora Libreko programaren helburua da pertsonak gizarteratu eta euren integrazioa bermatzea.

Programa honekin oinarrizkoa den eskubide bat bermatzen dugu; denbora librean eta aisian zer egin aukeratzeko eskubidea, hain zuzen ere. Horregatik, erabiltzaileek beraiek antolatzen dute euren denbora librea, beren zaletasunen arabera.

Helburuak

  • Buru gaixotasuna duten pertsonei laguntza ematea, ekintza desberdinak gogotsu eta nork bere kabuz egin ditzaten eta ekintzak antolatzeko gai izan daitezen autonomia osoz.
  • Buru gaixotasun kronikoa duten pertsonen bizi kalitate hobea eta euren gogobetetasuna lortzea, baita besteekiko harremanak sendotzea ere ekintza desberdinetan parte hartuz, Agifesel Loiolan daukan lokalean zein beste baliabide komunitarioren batean.