Karabeleko

Hernanin dagoen Karabeleko etxalde agroekologikoa buru gaixotasuna duten pertsonei eta baztertze arriskuan dauden beste kolektibo batzuei zuzendutako errehabilitazio psikosozialerako zentroa da. Karabeleko ekonekazaritzaren arloan lanean ari den irabazi-asmorik gabeko elkartea da, Agifes, Blasenea eta Kimu Bat entitateek elkarlanean sortutakoa. Xedea da buru gaixotasuna duten pertsonen gizarteratzea eta komunitatean txertatzen laguntzea, kolektiboaren eta beren senideen bizi-kalitatea hobetzea eta, gizarte, lan eta osasun arloetan, kalitatezko zerbitzuak aldarrikatzea,

Errehabilitazio psikosozialerako programa horren barruan, Agifesek gaixotasun mentala duten pertsonen errekuperazioa eta euren autonomia eta garapen pertsonala lantzeko jarduerak sustatzen ditu.
 
Erabiltzaileek etxaldeko kudeaketarekin eta baratzekin loturiko hainbat jarduera egingo dute, baita  kontsumo talderako saskien prestaketan ere. 
 
Bideo honetan, zenbait erabiltzailek euren esperientzia partekatzeaz gain, Karabeleko zer den azaltzen da.