Senide eta zaintzaileentzako laguntza

Buru gaixotasuna duten pertsonen senide eta zaintzaileentzako programa bat daukagu. Beharrezkoa duten informazio, orientazio eta babesa ematen diegu banakako laguntza psikologikoko saioen eta terapia taldeen bitartez.

Egun, 12 terapia talde dauzkagu ondorengo udalerrietan:

  • Donostia (Bertan zortzi talde dauzkagu eta horietako bat, zehazki, buru gaixotasuna duten pertsonen anai-arrabei zuzendua dago).
  • Zarautz
  • Azpeitia
  • Eibar
  • Bergara